Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

krioskopia

iz. Fis. Gai batzuk disoluzioan dauzkaten isurkarien izozte eta urtze puntuen aldaketak eta legeak aztertzen dituen kimikaren adarra. Krioskopia pisu molekularrak neurtzeko erabiltzen da batez ere.  v  Disoluzio baten urtze puntuaren tenperatura disolbatzaile hutsarena baino apalagoa da. Halaber, gorputz bat disolbatzaile batean disolbatzen denean, disolbatzailearen izozte puntua jaitsi egiten da horren ondorioz. Raoult-en legeak gobernatzen du fenomeno hori, eta hala esaten du: izozte puntuaren tenperatura jaitsiera (∆T) disoluzio kontzentrazioaren (c) proportziokoa da eta disolbatutako gorputzaren masa molekularrarekiko (M) proportzioaren alderantzizkoa: 
               ∆T = k c/M;  
k disolbatzailearen krioskopia konstantea da. Konstante (k) hori disolbatzaile hutsaren izozte puntuaren tenperatura absolutuarekin lotuta dago, eta baita urtze puntuaren tenperaturarekin ere (L): k = 2T2/L.