Krautheimer, Richard
Alemaniar historialaria (Fürth, 1897 - Erroma, 1994). Arkitekturaren ikerkuntza izan zuen bere lanaren ardatza. Arkitekturaren historiari buruzko hainbat lan idatzi zituen: Erdi Aroko sinagogak (1929), Erdi Aroko arkitekturaren ikonografiari buruzko bi hitz (1942), Arkitektura kristau eta bizantziar primitiboa (1965), Erroma. Hiri baten profila (1980).