Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

krausismo

iz. Fil. Krause alemaniar pentsalariaren filosofia, Espainian Julían Sanz del Ríok zabaldu zuena, eta Giner de los Ríosek pedagogian indartu zuena. Espainian orduan zegoen egoeragatik bizkor hedatu zen, eta arrazionalismo eta liberalismo joerako kutsu politikoa hartu zuen berehala. Krausismoaren eraginez sortu zen Irakaskuntza Libreko Erakundea.