Krakatoa
edo Rakata. Indonesiako mendebaleko sumendi-uharte txikia (13 km2), Java eta Sumatraren artean, Sunda itsasartean. 813 m-ko garaiera du. 1883ko erupzioa historia guztiko bortitzenetako izan zen. Inguru zabal bateko zeruak bi egun t’erdiz ilundu eta oso urrutiraino barreiatu zituen jaurtikinak (Madagaskarreraino, esaterako). Leherketak eta hark eragindako olatuak milaka lagun hil zituen.