Krafft, Katia
(Jaiotza izena, Katia Conrad). Frantses sumendi ikertzailea (Soultz, 1942 - Japonia, 1991). Estrasburgon kimikako ikasketak egin ondoren, geokimikako tesia egin zuen Mulhouseko Kimika Eskolan. 1970ean Maurice Krafftekin ezkondu zen. Senarrarekin batera sumendien jarduera argazki, film, liburu eta hitzaldien bidez ezagutzera eman izateagatik da gehienbat ezaguna. 1975ean Geografia Elkartearen Saria eta Esplorazio Saria jaso zuten senar-emazteek. Hogeita bost urtez ibili ziren munduan zehar sumendien erupzioak aztertu, ikertu eta filmatzen. Erupzio horietako batean, Japoniako Unzen sumendiarenean, aurkitu zituen heriotzak. Hainbat dibulgazio lan argitaratu zituzten egindako ikerketei buruz: Les Volcans (1975, Sumendiak), Volcans et dérive des continents (1978, Sumendiak eta kontinenteen jitoa), Volcans du monde (1987, Munduko sumendiak), Les Feux de la Terre (1991, Lurraren suak).
- Kr
- kraal
- kraba
- krabarroka
- krabelin
- Krafft, Katia
- Krafft, Maurice
- kraka
- krakada
- Krakatoa
- krako