kostu
iz. (Gauza bat) kostatzen den diru kopurua. || Gastua, xahupena. v Ekon. Ondasun edo zerbitzu baten truke eman behar denaren balioa. v Bizitzaren kostua. Epe batean zehar gizatalde baten premiak asetzeko beharrezkoak diren ondasunen eta zerbitzuen balioa, dirutan. v Aukera kostua. Zenbait ekoizpen faktore ekoizpen prozesu jakin batean erabili ordez, beste prozesu batean erabiliz gero lortuko liratekeen ondasunen eta zerbitzuen balioa. v Kapital kostua. Negozio batean jartzen den kapitalari buruz ordaintzen den interes tasa; kapital horrek maizenik era askotako iturriak izaten dituenez, kapital kostua kalkulatzeko finantza iturri bakoitzak guztiari buruz duen pisua kontuan izaten dituen batez bestekoaz kalkulatzen da. v Gizarte kostuak. Gizartearentzat ekonomia jarduera batek duen kostu osoa. Enpresa batek produktu bat ekoizten duenean adibidez, lehengaien, lanaren eta kapitalaren kostuaz gainera, badira ordainik ez duten zenbait kostu, ingurugiroaren kutsadura esate baterako. Zergen bidez gizarte kostu horiek merkatuko preziotara jaso daitezke.