korrespondentzia
iz. Esanahi, izaera edo funtzio bera duten bi segida edo sistema desberdinetako elementuen arteko harremana. v Mat. Multzo bateko gaiak beste multzo bateko gaiekin lotzen dituen legea. v Korrespondentzia unibokoa. Bi multzotako elementuen arteko erlazioa, lehenengo multzoko elementu bakoitzari bigarren multzoko elementu jakin bat dagokiona. v Bi aldetarako korrespondentzia unibokoa. Bi multzotako elementuen arteko erlazioa, lehenengo multzoko elementu bakoitzari bigarren multzoko elementu jakin bat dagokiona, eta alderantziz, bigarreneko elementu bati lehenengo multzoko elementu jakin bat dagokiona. v Bana-banako korrespondentzia. Bi multzoren arteko erlazioa, multzo bateko elementuei beste multzoko elementu bana dagokiena.