Korrika
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak urte t’erdian behin euskararen eta helduen euskalduntze eta alfabetatzearen alde Euskal Herri osoan barrena antolatzen duen jai handia. 2.100 km inguru hartzen ditu Korrika bakoitzak eta kilometrotik kilometrora eskuz aldatzen dute lasterka doazen lasterkariek Korrika bakoitzean prestatu ohi den mezu-lekukoa. 1980. urtean egin zen lehenengo Korrika (1993an egin da zortzigarrena). Milaka lagunek hartzen dute parte Korrika lasterketan eta haren inguruan antolatzen diren jai eta ospakizunetan.