Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

korrejidore

iz. Foruen garaian, Gaztelako eta Espainiako erregeen ordezkaria Bizkaian eta Gipuzkoan. Mahaiburu izaten zen Batzar Nagusietan. Koroaren interesak zaintzen zituen lurralde horietan eta, legegintzan esku berezirik ez zuen arren, justizia alorreko ahalmen zabalak zituen. Gaztelako erregeek XIV. mendetik aurrera ezarri zituzten korrejidoreak, garai haietan ahaide nagusien arteko guduetan ordena jartzeko aitzakian, eta 1480. urtean betikoz ezarri zuten errege-erregina katolikoek kargu hori. Korrejidoreak Euskal Herritik kanpokoak ziren, eta Gipuzkoan Donostian, Tolosan, Azpeitian eta Azkoitian bizi ziren, txandaka, eta Bizkaian Bilbon, batez ere, Bermeon eta Durangon. 1841. urtean desagertu zen korrejidore kargua.