Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kopell, Nancy

Estatubatuar matematikaria (New York, 1942). Cornell Unibertsitatean eta Berkeleyko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero eskolak eman zituen, Massachusettseko Teknologia Institutuan lehenbizi, eta Northeastern Unibertsitatean gero. 1986tik aurrera matematika irakasle izan da Bostoneko Unibertsitatean. 1990ean McArthur Fundazioak ikerketarako diru laguntza eman zion bost urterako. Kopellek sistema dinamikoko metodoak baliatzen ditu matematika aplikatuko problemak ebazteko. Sistema fisiko eta biologikoetako auto antolakuntzako arazoak aztertzen ditu batez ere. Besteak beste, gorputz mugimendu erritmikoak (ibilketa, igeriketa, arnasketa) gobernatzen dituzten neurona sareak aztertzeko behar diren matematika egokiak prestatu ditu.