koordenatu
iz. Pl. Geom. Puntu batek planoan edo espazioan duen kokagunea finkatzen duen zenbaki sistema. v Koordenatu kartesiarrak. Puntuaren kokagunea elkarzutak diren bi ardatzei buruz adierazten edo finkatzen da; ardatz horizontalari X ardatza deritza eta bertikalari berriz Y ardatza; X ardatzari buruz paraleloa den luzerari abzisa deritza, eta Y ardatzari buruz paraleloa denari berriz ordenatua. Hiru dimentsioko koordenatu kartesiarretan espazioan puntu bat adierazteko, beste hirugarren ardatz bat erabiltzen da, Z ardatza alegia; ardatz hori elkarzuta da beste bi ardatzei buruz. v Koordenatu polarrak. Koordenatu polarretan, adierazi nahi den puntua eta puntu jakin bat (poloa) lotzen dituen lerroaz (erradio bektorea) eta lerro horrek ardatz polar izeneko ardatz jakin batekin eratzen duen erradioaz (erradio bektorea) adierazten dira puntuak. v Koordenatu orokortua. Mek. Mekanika analitikoan sistema dinamikoak adierazteko erabiltzen diren koordernatuetako bakoitza; sistemaren askatasun graduak finkatzen dituzte.