kontzeptualismo
iz. Fil. Muturreko nominalismoaren eta muturreko errealismoaren arteko bidea edo filosofia teoria, kontzeptu orokorrek gizonaren buruan dutena beste izaterik ez dutela diona. Teoria horren arabera kontzeptuek edo unibertsalek ez dute banako izaki bat adierazteko balio, baina izen hutsak ere ez dira, adigai orokorrak baizik. Abelardo teoria horren aldekoa izan zen.