Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontzentrazio

iz. Kontzentratzea.  v  Fis. eta Kim. Disoluzio baten bolumen banakoan urtutako solido kopurua. Bost modutara adierazten da: pisuaren edo bolumenaren ehunekoa (disoluzioaren ehun zatitan –pisuz ala bolumenaz neurturik– urtuta dagoen gai kopurua –pisuz ala bolumenez– ), normaltasuna (urtutako gaiaren baliokide kimiko kopurua disoluzioaren litro bakoitzeko), molaritatea (urtutako gaiaren mol kopurua disoluzioaren dezimetro kubiko bakoitzeko), molalitatea (urtutako gaiaren mol kopurua isurkariaren kilogramo bakoitzeko) eta frakzio molarra (urtutako gaiaren mol kopurua zati disoluzioaren orotako mol kopurua).  v  Kontzentrazio esparrua. Gerra garaian eta, susmagarriak, atzerritarrak, arerioak edukitzen diren lekua. Bigarren Mundu Gerran milioika lagun (juduak, ijitoak…) hil zituzten naziek esparru horietan. Gaur egun ere badira kontzentrazio esparruak.