Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontsul

iz. Estatu baten interesez atzerriko estatu batean arduratzen den ordezkaria.  v  Kontsulordea. Kontsularen ordezkoa, eta mailaz kontsularen ondokoa dena.  v  Kontsulaldia. Frantziako historiako aldia, Iraultza amaitu zenetik lehenengo inperiora bitartekoa (1799-1804). Kontsulaldia Napoleon Bonapartek jarri zuen indarrean. Bonaparte Egiptoko kanpaina bukatu eta Parisa itzuli zenean, oso harrera ona egin zion Frantziako herriak, Europako potentziak bake bidean ezarri zituen heroi gisa. Herria bere alde zegoelarik, eta gudarostearen eta lurjabe handien laguntzaz baliatuz, direktorioa indar gabe utzi eta aginpidea hiru kontsulen (Sieyes, Ducos eta Bonaparte) esku gelditu zen (1799). 1804an kontsulaldia bukatutzat eman eta bere burua enperadore izendatu zuen Napoleon Bonapartek.