kontsulta
iz. Sendagileek, abokatuek… jendea hartzen duten bulego edo leku berezia. || Heg. h. argibide(-)eskaera, aholku-eske. ■ Kontsulta hizkuntza egituratua. (Ing., Structured Query Language, SQL). Informatikako azpihizkuntza; datu baseetan erabiltzen da datu baseak kontsultatu, eguneratu eta erabiltzeko. IBMk hirurogeiko hamarraldian sortu zuen SEQUEL edo "ingeles kontsultarako hizkuntza egituratuari" buruzko ikerkuntza proiektutik eratorria da. SQL datu baseetako produktuetan onartua dagoen estandar bat da. Programazio hizkuntza ez den arren, C edo Pascal izan daitezkeen bezala, kontsulta interaktiboak diseinatzeko erabil daiteke, eta aplikazio batean txerta daiteke datuak maneiatzeko argibide multzo bat bezala. SQL standarrak, bestalde, datuak definitu, aldatu, kontrolatu eta babesteko elementuak ere badauzka.