Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontsonante

iz. Mintzatzean, ahoko gune batean edo gehiagotan eragozpena aurkitzen duen hotsa. || Kontsonante bat irudikatzen duen letra.  v  Bokalak ez diren alfabetoko letrak dira kontsonanteak. Ahoskatze organoak itxiz edo estutuz, eta ondoren irekiz, airea igarotzean sortzen dira. Kontsonanteak itxitura egiten den lekuaren arabera sailkatzen dira alde batetik (adibidez, hortzetakoak, ezpainetakoak, sabaikoak), eta artikulazioa gertatzen den moduaren arabera, bestetik (ahoko organoen itxitura erabatekoa izan ala ez).  v  Euskal kontsonanteak dira: herskari ahoskabeak (p, t, k); herskari ahostunak (b, d, g); herskari sudurkariak (m, n, ñ); igurzkariak (f, h); txistukari igurzkariak (z, s, x) eta afrikariak (tz, ts, tx); albokoak (l, ll), eta darkarkariak (r, rr).