Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontserbazio

iz. Kontserbatzea.  v  Energiaren kontserbazioaren legea. Honela dio lege honek: sistema bakartu baten orotako energia mekanikoaren kopuru konstantea zehazten duen fisikako legea.  v  Bulkadaren kontserbazioa. Sistema bakartu baten bulkada denboran zeharez da aldatzen zehazten duen fisikako legea.  v  Momentu zinetikoaren kontserbazioa. Sistema bakartu baten momentu zinetikoa denboran zehar ez da aldatzen zehazten duen fisikako legea.  v  Masaren kontserbazioa. Materia ez dela sortzen, ezta deuseztatzen ere zehazten duen fisikako legea. Erlatibitatearen teoriak aldatu zuen fisikaren eta kimikaren oinarri zen lege hori, eta masaren eta energiaren kontserbazioaren araua ezarri zuen haren ordez. ik. erlatibitate.  v  Masaren eta energiaren kontserbazioa. Masaren eta energiaren kontserbazioaren arauak biltzen ditu lege honek: Einstein-ek zehazturiko E = mc2 ekuazioaren arabera, energia masa bilaka daiteke, eta alderantziz; beraz, sistema batean kontserbatzen dena orotako masaren eta energiaren batuketa da.  v  Karga elektrikoaren kontserbazioa. Sistema baten orotako karga elektrikoa ez da aldatzen.