kontserbatorio
iz. Musika irakasten den eskola. v Musika irakaskuntzan espezializatua dagoen eskola ofiziala da konserbatorioa. Konserbatorioak umezurztegiak ziren hasieran, baina aspaldidanik musikaren irakaskuntza izan dute helburu nagusi. Ezagutzen diren zaharrenak Veneziako ospedali izenekoak dira, erietxeetatik hurbil zeudelako horrela deituak. XVI. mendean zabaldu ziren Napolin, Venezian eta Palermon. XIX. mendean ugaldu ziren eta zenbait herrialdetako hiriburuetan zabaldu.