kontrafagot
iz. Mus. Haizezko musika tresna, zurezkoen sailekoa. Kontrafagotaren erregistroa fagotarena baino zortzi tonu beheragokoa da. Heckelek hobetutako kontrafagotak 4,90 m. inguruko hodia du, lau aldiz tolestua eta muturra beherantz zuzenduta du, fagotak ez bezala. Soinu apalak oso ederrak ditu, baina erdikoak eta garaiak ez dira kalitate berekoak. Esan ohi denez, Haendel-ek sartu zuen lehenengoz Ingalaterran. XIX. mendean hasi zen orkestran erabiltzen. Beethoven-ek sarritan erabili zuen.