kontrabaxu
iz. Biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta soinu apalenekoa. v Biolina harizko eta arkuzko musika tresna da, biolinen familiako soinu apalena duena eta handiena dena. Lurrean finkatu eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartetan doitzen da (mi, la, re, sol) eta batzuetan hari apalago bat eransten zaio (do). Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa. Beethoven-ek, hala ere, zeregin garrantzitsua eman zion Bosgarren sinfoniako scherzo-an.