Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontabilitate

iz. Petsona, enpresa… baten kontuak eramateko tekniken multzoa.  v  Kontabilitatearen teoria. Kontabilitate orokorra enpresa bateko merkataritza eragiketa guztiak edo ekitaldi jakin batekoak biltzen dituena da. Aktiboaren (enpresaren ondasunak eta eskubideak) eta pasiboaren (enpresaren zorrak eta ordainkizunak) mugimendua jasotzen du, diru egoera, gero balantzean (ik. balantze) eta irabazi eta galeren kontuan edo emaitza kontuan islatzen dena, zein den jakiteko. Kontabilitatea liburu jakin batzuetan agertzen da; enpresariak edo erakundearen arduradunak eguneraturik eduki behar ditu liburu horiek. Gaur egun, ordea, gero eta gutxiago erabiltzen da liburu banaketa hori, enpresen kontabilitatea ia alde guztietan ordenadorez egiten delako.