Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konstelazio

iz. Sin. izar(-)multzo. Itxurazko izar multzoa.  v  Astr. Konstelazioak izar multzo bereizgarriak, antzina jainkoen, heroien, animalien edo izaki mitologikoen izenak jaso zituztenak dira. Zeruan batzuk besteen ondoren daudela eta irudi jakin bat osatzen dutela badirudi ere, izarrak elkarrengandik urrun daude eta norabide desberdinetan higitzen dira. 1930. urtean Nazioarteko Astronomia Elkarteak 88 konstelazio ezagutu zituen, mugak eta osatzen dituzten izarrak zehazturik.