kontagailu
iz. Zerbait neurtzeko edo kontatzeko tresna edo makina. v Beira kontagailua. Irrada batek beira batean eragiten dituen bulkada elektrikoak neurtuz irradaren indarra neurtzen duena. v Cerenkov-en kontagailua. Energia handiko partikula erradioaktiboak bilatzeko erabiltzen dena. v Distira kontagailua. Irrada erradioaktibo batek hartzaile egoki batean sorrarazten dituen distirak kontatuz irradaren indarra neurtzen duena. v Elektrizitate kontagailua. Zirkuitu batetik denbora jakin batean igarotzen den elektrizitate korrontea neurtzen duena. v Gas kontagailua. Hodi batetik igarotzen den gas bolumena neurtzen duena. Ur kontagailuko sistema bera erabiltzen da gas kontagailuan. v Geiger-en kontagailua. Ioitze kontagailu mota bat, gas gisa argoizko (9 zati) eta alkohol etilikozko (zati bat) nahastura bat igarotzen duten energia handiko atomo partikulak kontatzeko balio duena. v Ioitze kontagailua. Irrada batek gas batean sorrarazten duen ioitzea neurtuz irradaren indarra neurtzen duena. v Irradatze kontagailua. Irrada elektromagnetiko baten indarra neurtzen duena. v Jaurtitze kontagailua. Irrada batean dauden partikulak kontatzen dituena, partikulen energia edozein delarik ere. v Kontagailu fotosentibera. Irradatze kontagailu mota, irrada fotoniko baten eraginez gainazal fotosentibera batek jaurtitzen dituen elektroiak kontatuz irradaren indarra neurtzen duena. v Neutroi kontagailua. Partikula kontagailu mota bat, neutroiez osaturiko irradak bilatzen dituena. v Ur kontagailua. Hodi batetik igarotzen den ur bolumena kontatzen duen tresna. Hiru eratakoa izan daiteke: bolumetrikoa (ura bultzatzen duen pistoiaren mugimenduak kontatzen dituena), abiadurazkoa (urak mugiarazten duen gurpiltxo baten biratze abiadura neurtzen duena) eta presiozkoa edo piezometrikoa (Venturi-ren hodiaz baliatzen direnak ur bolumena presioaren arabera neurtzeko). v Partikula kontagailua. Partikulaez osaturiko irrada baten indarra neurtzen duena.