Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konpilatu

du ad. Inf. Ordenagailuei eta konputagailuei dagokienez, programa batekin hasi aurretik, programa baten jatorrizko kode guztiak goi mailako hizkuntza batetik kode objektu batera itzultzea. Kode objektua bete daitekeen makina-kode bat da. Oro har, hitz hori goi mailako edozein adierazpen sinboliko behe mailako batera edo makina batek irakur dezakeen formatu sinboliko batera egiten den itzulpena adierazteko erabiltzen da. Lan hori egiten duen programari konpilatzaile esaten zaio.