Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konpas

iz. Arkuak edo zirkunferentziak marrazteko eta neurriak hartzeko erabiltzen den tresna. || Mus. Musika lan bat erregularki banatzeko banako gisa hartzen den neurria.  v  Mus. Musika lan bat erregularki banatzeko banako gisa hartzen den neurria. Banalerro edo lerro bertikalez adierazten da pentagraman. Konpas batek duen neurri kopuruak eta konpas bakoitza adierazteko erabiltzen diren noten balio zehatzak konpasaren metroa edo aldia mugatzen dute. Konpas batean gertatzen den segida erregularra hausten denean, sinkopa sortzen da.  v  Bitarra. Aldi parea duena.  v  Hirutarra. Hiru aldikoa edo hiruren multiploa dena (3/2, 3/4, 6/8, etab.).  v  Laukoa. Lau beltzen iraupena du eta C batez edo 4/4 adierazten da musika lanaren hasieran.