Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konkordantzia

iz. Fis. Bi sistema mekaniko edo elektrikotan aldizkako gertaerak maiztasun berean jazotzea. Maiztasun bera duten bi sistema une jakin batean oszilazio fase berean badaude, orduan fase-konkordantzia dago.  v  Geol. Inklinazio bera edo kurbatura-erradio bera duten bi haitz geruzaren edo estratoren arteko korrespondentzia. Bi geruza multzoren arteko konkordantziak esan nahi du bi geruza horiek jaulki edo osatu bitartean ez dela izan mugimendu orogenikorik edo epirogenikorik ez eta higadura aldirik ere.