kolostomia
iz. Med. Kolonean egiten den ebakuntza, heste lodian itxiunea denean egiten dena. Kolostomian itxiunea duen kolonaren partea abdomenaren paretatik kanpora atera eta itxiunea irekitzen da. Kolostomia batzuk aldi baterako egiten dira, eta aste edo hilabete batzuk igaro ondoren itxi egiten dira, baina beste batzuk betirako izaten dira (uzkia edo kolonaren behealdea erauzi direlako egiten dena adibidez).