Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolorimetro

iz. Kim. Soluzio batean dagoen konposatu jakin baten kontzentrazioa neurtzeko erabiltzen den tresna. Neurtu nahi den konposatua osagai duen soluzio estandar bat oinarri hartuta, konposatuak soluzio horretan duen kolorearekin konparatzen da eta horren arabera kalkulatzen da konposatu horren kontzentrazioa. Odoleko hemoglobina kontzentrazioa neurtzeko erabiltzen da batez ere.