kolorimetria
iz. Kim. Soluzio bateko gai jakin baten kontzentrazioa neurtzeko erabiltzen den metodoa. Kirchhoff-ek finkatutako metodoetan oinarritzen da batez ere. Neurtu nahi den gaiaren kolorearen intentsitatea metodo fotometrikoen bidez neurtuz egiten da. Neurtu nahi den gaiak argia bereganatzeko eta igortzeko duen tasunen arabera kalkulatzen da gai horren kontzentrazioa. Medikuntzan, elikagaien analisian, laborategietan eta gisakoetan erabiltzen da metodo hau.