Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolageno

iz. Kim. Batez ere azaleko, hezurretako eta gihar zainetako ehun biltzailean dagoen proteina. Polipeptido zuntsu bat da, bere katean aminoazido asko dituena. Ur berotan uzkurtzen da tenperatura bitarte jakin batean (63-65 °C, behi larruarentzat). Tasun hori garrantzi handikoa da larru ontzean, uzkurtze tenperatura handitu egiten baita larru ontzea zabaldu ahala. Larrua ontzeaz gainera, kola egiteko erabiltzen da eta medikuntzan, dialisi mintzetan eta joskeretan, besteak beste. Kolagenoa gelatina bihurtzen da hidrolisiaren bitartez; behin araztuz gero, koloide babesle gisa erabiltzen da eta gel sortzaile gisa elikagaietan, saltxitxak estaltzeko eta argazki filmak estaltzeko, adibidez.