Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kokzinelido

izond. Zool. Koleopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Esfera erdi baten egiturako gorputza izaten dute. Burua pronotoaren azpira gordea dute. Antena laburrak eta piporta moduko batean bukatuak dituzte. Kolore bizitakoak izaten dira eta intsektuak jaten dituzte. Marigorringoa da familia honetako ezagunena.