Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kola 2

iz. Bot. Esterkuliazeoen familiako landare mota. Motarik ezagunenak Cola vera eta Cola acuminata dira. Zuhaitzak 10 metro baino gehiago izan ditzake. Hostoak arrautzaren itxurakoak ditu, larrukarak eta loreak sexu bakarrekoak. Fruitua bost hazi edo gehiago dituen folikulua da, kafeina, teobromina, almidoia eta proteinak dituztenak, eta edari freskagarriak egiteko erabiltzen da.