Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koipatsu

edo koipetsu. izond. Koipea dariona, koipe asko duena, koipez osatua. Txerria irten zaigu txit koipetsua. Bere txapela koipetsu zaharra eskuan zuela. || Hed. Lur koipatsua: fruitu ugari ematen duena. || Koipekeriatan ibiltzen dena. Lausengari koipetsua. || iz. Koipe asko duen jakia. Koipatsu bat prestatu zuen jateko.  v  Azido koipatsua. Kim. Gantz azidoa. Azido alifatikoa, asea edo asegabea. Kate alkiliko batek osatzen du molekula, bat eta hogeita hamar bitarte karbono atomo ditu eta talde karboxilo batekin bukatzen da (COOH) katea. Azido koipatsu sinpleenak formikoa eta azetikoa dira; erdiko molekula pisua dutenak (4 eta 20 karbono atomo bitartekoak) glizeridoetatik eratortzen dira hidrolisiaren bitartez. Azido koipetsuak lipido gisa sailkatzen dira oro har. Azido asetu ezagunenak estearikoa, palmitikoa, butirikoa eta laurikoa dira; eta asetu gabeen artean, oleikoa, linoleikoa, linolenikoa eta rizinoleikoa. Azido koipetsuak lehengai gisa erabiltzen dira xaboia egiteko, gomaren industrian barreiatzaile eta aktibatzaile gisa, detergente sintetikoetan, eta kandelak egiteko.