Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koiote

iz. Otsoaren eta txakalaren antzeko ugaztun haragijalea (Canis latrans).  v  Gorputza, hankak eta isatsa otsoak bezala sendoak ditu, baina muturra azeriaren antzekoa, zorrotza. Metro bete luze eta 55 cm inguru garai izaten da. Ile trinko gris horixka du, herdoil eta zilar koloreko guneekikoa. Ipar Ameriketako erdialdean bizi da. Bakarrik edo binaka ibiltzen da. Edozein harrapakini erasotzen dio, baita bisonte zauritu edo ahulduei ere. Animalia hilak jaten ditu, baina ez ustelduak.