Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koine

(Gr. Koine dialektos, «dialekto bateratua»). iz. Hizkl. Antzinako greziar hizkuntza batua, Grezian eta haren eraginpeko lurraldeetan mintzatzen eta idazten zena. Hizkuntza batuak Atikako dialektoa hartu zuen oinarri, nahiz eta idazkeran joniarra erabili. Mazedoniako monarkiak ofizialtasunez beretu zuen, eta Alexandro Handiaren konkisten bitartez greziarren mende zegoen lurralde zabalera hedatu zen. Erromatarren konkistaren ondoren ere hizkuntza ofiziala izaten segitu zuen. Gero, aldatuz joan zen, eta greko modernoa eman zuen, gaur egun Greziako hizkuntza dena, alegia.  v  Hedaduraz, edozein hizkuntza bateratu. Euskara batua, esate baterako, koine bat da.