Koch Arruti, Sigfrido
Gipuzkoar argazkilaria eta idazlea (Donostia, 1936 - Donostia, 1992). Marrazki eta pintura ikasketak egin zituen Donostiako Arte Ederretako eskolan. Hamasei urte zituela atletismoan hasi zen eta Espainiako txapelduna izatera heldu zen 400 metro hesidunetan. Hiru urte geroago, bere aita eta aitona bezala, argazkilari izateko erabakia hartu zuen eta Bartzelonara abiatu zen ikastera. Ondoko urteak Alemanian, Holandan eta Belgikan eman zituen argazkigintzan. 1970. urteaz geroztik erakusketa ugari egin ditu Euskal Herrian eta Espainian. 1984. urtean Orreaga ikus-entzunezko muntaketa aurkeztu zuen Donostian. Harenak dira, halaber, Museo de San Telmo (1976), Euskalerria Neure Ametsa (1977), Itxaskaria (1979), Misterios de Vizcaya (1981) eta Gure Sagardoa (1985) liburuak.