Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kocaeli

Turkiako ipar-mendebaleko herrialdea, Itsaso Beltzaren eta Marmarako itsasoaren ertzean. 3.698 km2 eta 673.600 biztanle. Hiriburua, Izmit. Nekazaritza (tabakoa, azukre erremolatxa) eta industria (porlana, ehungintza, papergintza eta petrolioa).  v  Historia. Bitiniako erreinuko lurraldea zen K.a. III. mendean. Han ehortzi zuten Anibal K.a. 198. urtean (egungo Gebze hirian).