Klopstock, Friedrich Gottlieb
Alemaniar olerkaria (Quedlinburg, 1724 - Hanburgo, 1803). Jenan teologia ikasle izan ondoren Leipzig-era joan zen. Ahalegin handiena Messiah epopeia (1748-1773) idazten egin bazuen ere, ospe handiena bere Oda lirikoek eman zioten. Sturm und Drang higikundearen eta Goetheren aitzindari izan zen, bai odetarako aberri gaiak erabili zituelako, baina gai asko germaniarren mitologiatik hartu zituelako.
- Klodoveo
- klon
- klonazio
- Klondike
- Klopicic, Matiaz
- Klopstock, Friedrich Gottlieb
- kloramfenikol
- klorato
- kloremia
- klorhidriko
- klorhidrina