Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klondike

Alaskako ipar-mendebaleko ibaia, Yukon ibaiaren adarra. Fama handia hartu zuen 1890an, bere adar batzuetan urrea aurkitu zenean, eta jendetza handiak abiatu ziren Klondike aldera. Oinez mendiak igaro eta Yukon ibaian behera jaitsi ziren Klondikeraino. Dawson hiria 20.000 biztanle izatera iritsi zen oso denbora laburrean.