Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klint, Kaare

Daniar arkitektoa eta diseinatzailea, (Kopenhage, 1888 - Kopenhage, 1954). Garrantzi handia izan zuen Eskandinaviako herrietako altzari diseinuan. Altzarien eta tresnen ergonomia bilatzen zuen lehenengo baliotzat, eta ikerketa sakonak egin zituen gizakiaren tasun fisikoetara altzariak egokitzeko.