Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klinometro

iz. Teknol. Hegazkinetan, bertikalaren eta hegazkinaren planoaren arteko angelua neurtzeko tresna. Hegazkinaren horizontaltasuna neurtzen du. Laino edo ilun dagoenean erabiltzen da, batez ere, eta oso baliagarria zaio gidariari.  v  Itsasontzian, urpean dauden branka eta popa parteen arteko aldea (edo gilak horizontalarekin eratzen duena) neurtzeko erabiltzen den tresna.  v  Malda batek, geruza edo haustura batek, horizontalarekin duen angelua neurtzeko tresna.