Klinger, Friedrich Maximilian von
Alemaniar antzerkigilea eta eleberrigilea (Frankfurt, 1752 - Dorpat, Estonia, 1831). 1776an Sturm und Drang (Ekaitza eta Hatsa) drama argitaratu zuen; izen hori hartu zuen gero Alemanian arrazionalismoaren kontra eta sentimenaren alde agertu zen literatura higikundeak. Klinger-en obra asko Prometeoren gisako heroi baten inguruan eratuak dira. Obra horietan onenetakoa Die Zwillinge (1776, Bizkiak) da. Literaturaren historian Klinger-ek izan duen garrantzia inork ez du zalantzan jartzen; haren literaturaren kalitatea, aldiz, aski eztabaidagarria da.
- klimax
- klimograma
- Klimov, Elem
- Klimt, Gustav
- klina
- Klinger, Friedrich Maximilian von
- klinika
- kliniko
- klinker
- klinometro
- Klint, Kaare