Klemente VIIa
(Jaiotza izenez, Giulio Medici). Aita Santua 1523-1534 bitartean (Florentzia, 1478 - Erroma, 1534). Medicitarren familiakoa zen. Ezin izan zituen bere karguko arazoak konpondu; Karlos I.a Espainiakoaren eta Frantzisko I.a Frantziakoaren aldean, behin baten alde eta bestean bestearen alde ibili zen; Italiako estatuen kontrola zuen helburua. Ez zuen asmatu luteranismoaren eta kalbinismoaren garrantzia neurtzen, eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren dibortzio arazoak Klementek konpondu ez zituelako eratu zen anglikanismoa. Artean, berriz, Cellini, Rafael eta Michelangeloren babesle izan zen.