Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klemente VIIIa

(Jaiotza izenez, Ippolito Aldobrandini). Aita Santua 1592-1605 bitartean (Florentzia, 1536 - Erroma, 1605). San Filipe Neri, Barionio, San Frantzisko Saleskoa eta San Roberto Belarmino izan zituen aholkulari. Frantziako erregetzarako auzian Henrike IV.ari eskumikua kendu, eta Filipe II.a Espainiakoaren kontra hobetsi zuen. Trentoko Kontzilioaren erabakiak berridatzi zituen eta liturgia liburuak berritu arazi zituen.