Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kitxe

iz. eta izond. Guatemalako erdialdeko eta hegoaldeko goi-ordokietan bizi den izen bereko maia leinuko indiar herriko kidea. Kolon aurreko garaietan kitxeek zibilizazio aurreratua izan zuten. XIII. mendean inperio bat sortu zuten, hedadura handia ez zuena, baina aski aurreratua. Kolonen ondoren Pedro de Alvarado konkistatzaile espainiarrak menderatu zituen. Kitxe herriaren historiako zenbait gertaera eta mitologia Popol Vuh liburuan bilduta gorde dira. Gaur egun 700.000 kitxe daude. Nekazaritzatik bizi dira batez ere.