kitoi
iz. Zool. Anfineuroen klaseko itsasoko zenbait muskuiluren izena. Kukurutxaren oso antzekoak izaten dira, eta hark bezala oskol artikulatua dute. v Kitoi arrunta (Chiton olivaceus). Oskol berdaxka duena eta 4 cm inguru luze dena. Kirio sistema gangoil kate bikoitz batez osatua du. Kostaldean ibiltzen da. Ukituz gero azpiari lotzen zaio eta labanaz ez bada zaila izaten da handik askatzen. Algak janez elikatzen da.