Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kitina

iz. Kim. Zelulosaren antzeko egitura eta amino taldeak dituen polisakaridoa (C8H13NO5)n. Intsektuen eta krustazeoen eskeletoen edo oskolen oinarrizko osagaia da; onddo, alga eta hartzigarri batzuen osagaia ere bada. Kitina ez da disolbatzen uretan eta ohiko disolbatzaileetan, baina azido klorhidriko, sulfuriko eta nitriko kontzentratuetan disolbatzen da. Ez du erabilerarik industrian.