Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kishinov

Moldaviako errepublikako hiriburua, Byk ibaiaren ertzean. 624.000 biztanle (1985). Moldaviako industriagune garrantzitsuena da. Unibertsitatea.  v  Historia. Turkiaren mende egon ondoren, 1812an Besarabia osoarekin Errusiaren mende geratu zen. I. Mundu Gerraren ondoren Errumaniaren esku egon zen, baina 1940an Sobiet Batasunaren barruan geratu zen berriro, Moldaviako errepublikaren hiriburu.