Kisangani
(Antzina Stanleyville). Zaireko ipar-mendebaleko hiria, Kongo ibaiaren ertzean. 282.000 biztanle (1984). Kisanganitik gora 90 km-z Kongo ibaia ez da ontziz ibilgarria, Kongoko ur-jauziek eragozten baitute. Ibai bidezko garraio gaiak burdinbidez eramaten dira Kongo ibaiaren goiko arroara. 1964-1967 bitartean politika liskarrengatik hiriak beherakada handia pairatu zuen, baina geroztik industria eta merkataritza asko indartu dira.