Kishi, Waro
Japoniar arkitektoa (Yokohama, 1950). Elektronika ikasketak egin zituen, Kiotoko Unibertsitatean (1973), eta arkitekturakoak gero, Kioton bertan (1975). Kiotoko Arte Eskolan arkitektura diseinatzaile gisa lan egin zuen (1981-1983), eta 1993tik aurrera, hiri bereko Teknologia Institutuan, irakasle laguntzaile gisa. 1978-1981 bitartean Masayuki Kurokawa, Architect & Associates enpresarentzat lan egin zuen, Tokion. 1981-1993 bitartean, berriz, Kiotoko Waro Kishi, Architect & Associates konpainiaren zuzendari izan zen. 1993an estudio bat zabaldu zuen Kioton: Waro Kishi + K. Associates/Architects. Sari asko jasotakoa da. Lan nagusiak: Arte Eskola (1982, Kioto); Mori Etxea (1984, Kioto); Kim etxea (1987, Osaka); Rakunhoku etxea (1989); SD Sonobe bulego eraikina (1993, Kioto); Natur Historiako Museoa (1985, Nagano); Natur Zientzietako Museoa (1988, Tokio).